Agurra
1 Eskerrak emon etorri diranei
2 Nahi izan bai baina, etorri ezin izan dabenei errekadua bialdu (nork, zelan…)?
3 Zeri erantzunez etorri dira:
—abadearen deiari erantzunez?
—Jainkoaren dei lez hartu dabelako?
—… beste inor gonbidatu dau inork?
4 Jakin-min edo kuriosidade hutsez, ala zeozerk kezkatuta? Begirale ala erantzun bila?
5 Zein/zeintzuk lirateke kezkok/ardurok?
6 Nire kezkea (ardurea) Eleizearen (eta, zehatzean) gure parrokiaren (eleiztarren) egoerea: garatu bako (edo landu bako) sinismenean jarraitu behar dabe? Dei egin ez jakelako eta garatzea eskeini ez jakelako ez daitela izan, behintzat.
7 Gure sinismenaren garapena Eleizearen (eta Parrokiaren) gaurko egoeran oinarrituta bilatuko dogu, eta gure inguruan dagozanak erakarten ere ahaleginduko gara, ebanjelioa eskuan eta otoitza bihotzean.
Sal 96 [95], 10. 11-12. 13 (R/. 13b)
R/. Badator Jauna lurra epaitzera.
Esaizue nazinoetan: «Errege da Jauna.
Sendo ezarrita dago mundua, ez da kili-kolo egongo;
herriak zuzenbidez ditu epaitzen». R/.
Poztu bedi zerua, alaitu lurra,
egin begi orroe itsasoak eta bertako guztiak,
egin jai landa zabalak eta bertan dan guztiak,
egin poz-oihu, basoko zuhaitz guztiak. R/.
Jaunaren aurrean, badator-eta,
badator lurra epaitzera.
Justiziaz epaituko dau mundua
eta leialtasunez herriak. R/.
Ebanjelioa
Ez da harririk harri gainean geldituko.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 21, 5-11)
Aldi haretan, tenpluari buruz ziharduen batzuk, harri ederrez eta opariz apainduta egoala aitatuz. Orduan, Jesusek esan eutsen: «Etorriko da, hor ikusten dozuezan horreetatik guztietatik harririk harri gainean geldituko ez dan sasoia; dana desegingo dabe».
Ikasleek itaundu eutsoen: «Maisu, noiz gertatuko da hori? Eta zertan igarriko dogu gertatzera doana?»
Jesusek erantzun eutsen: «Kontuz, ez zagiezala inork engainatu! Asko etorriko dira nire izenean, “neu naz Mesias” edo “gainean da sasoia” esanez. Ez joan holakoen atzetik. Gerra- eta iraultza-hotsak entzutean, ez ikaratu, ze, lehenengo gertatu beharrekoa da hori guztiori; baina ez dator behingoan azkena».
Esan eutsen, gainera: «Nazinoa nazinoaren aurka eta erreinua erreinuaren aurka altzatuko dira; lurrikara handiak izango dira, eta izurriteak eta goseteak han eta hemen. Gauza ikaragarriak gertatuko dira, eta seinale handiak agertuko zeruan.
Jaunak esana.
1 Eleiza honetako (parrokia honetako)
zerk miresten gaitu?
… zerk kezkatzen, mintzen, atsekabetzen…?
2 Egiten diran deiak geuretzakoak lez hartzen doguz, ala beste inorentzakoak lez? Inorentzat zehazki?
3 Zelan sentitzen zara Jesusen berbok entzunda, hausnartuta? Ezer egitera edo eskatzera bultzatzen zaitu/e?
Mt 11, 20-24
Jesusen antsia
20 Gero, miraririk gehienak egin ebazaneko herriak madarikatzen hasi zan Jesus, bihozbarritu ez ziralako.
21 «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon uri jentiletan zuengan adina mirari jazo izan balitz, aspaldi bihozbarrituak zirateken, dolu-jantziz eta hautsez estaldurik. 22 Horregaitik, hona zer dinodan: Auzi-egunean, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dabe zuek baino. 23 Eta zu, Kafarnaum,
«zeruraino jagiko zara?
Lurraren hondoraino jausiko zara!
«Izan ere, zugan adina mirari jazo izan balitz Sodoman, oraindik gaur zutunik iraungo eukean. 24 Horregaitik, hona zer dinodan: Auzi-egunean, zuk baino zigor bigunagoa izango dau Sodomak».
1 Aparteko deirik entzun dozu inoiz
parrokian?
… zertarako deiak izan dira?
2 Ze erantzun emon deutsezu?
______________________
Judeguak lege betetzaile; Samariarra esker oneko
11 Jerusalemera bidean, Samaria eta Galilean zehar joian Jesus. 12 Herri baten sartzerakoan, hamar legendunek urten eutsoen bidera. Urrun gelditurik, 13 deiadarka esan eutsoen:
—Jesus, Maisu, erruki zakiguz!
14 Jesusek, ikustean, esan eutsen:
—Joan eta azaldu abadeengana.
Bidean joiazala, garbi gelditu ziran. 15 Hareetako bat, osatuta egoala oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz bihurtu 16 eta Jesusen oinetara ahuspez jausi zan, eskerrak emonez; samariarra zan bera. 17 Jesusek esan eban: «Ez ete dira hamarrak gelditu garbi? Non dira beste bederatziak? 18 Ez da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etorteko?»
19 Gero, esan eutson: «Jagi eta zoaz; zeure sinismenak salbatu zaitu».
1 Inoiz eskertu dozu sinismena?
2 Sentitu dozu sinismena lantzeko beharrizana?
3 Ze urrats emon dozu?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina