Bigarren epea

Urkiolatiko hausnarketak —2026tik...


     Blog honetan orain arte garatutakoari jarraipena emotearren ekiten deutsat bigarren epe honetan.

Neure burua ez dot ikusi gura jubilatua pastoraltza arloan. Gure eleiztarrak, borondate onekoak bai, baina deslai ikusten dodaz. Beti-betikoari eusten deutsoe, baina ezjakina da nagusi, edo ase-ezina, edo nonor hurreratu dakiela asko eskertuko leukela...

Hauxe da autortzen dabena: gehienbaten formazino faltan aurkitzen dirala. Bai; domekero abiatzen dira mezatara, eta han entzundakoari erantzuten ahalegintzen dira, eta baita han esku-hartzen edo laguntzaile izaten ere..., baina formazino falta nabaritzen dabe.

Horregaz batera, ikasteko... euren burua nagusi ikusten dabe, edo beste batzukaz alkartzeko lotsati, edo azalpenak ulertzea gatx egiten jakela, euskeraz irakurtzeko ohiturarik eza...

Hareen egoerea eta nirea alkartuko bagenduz... Horrexek gogo horrek naroa  hurrengo hausnarketok egitera. Inorentzat lagungarri balira...

Hasteko, ospatzen dan domekako ebanjelioa komentatzea izango litzateke nire asmoa, eta Fray Marcosek egiten dauan iruzkina eskeintzea, ebanjelioa aintzat hartzera eta ha atseginez norberetzea emoten deuskulako (nire ustez).

Hementxe komentatutako ebanjelioen zerrendea...

 

 

  

A ereduko

  GARIZUMAKO IV. DOMEKEA

  GARIZUMAKO V. DOMEKEA





iruzkinik ez: